viernes, 29 de enero de 2016

'Bikarrizketa' Oxford aretoan, Telmo Irureta eta Haritz Morrásekin

Telmo Irureta eta Haritz Morrás 'Bikarrizketa'-ren kartelaren irudian.
Telmo Irureta eta Haritz Morrás 'Bikarrizketa'-ren kartelaren irudian.

Bi protagonisten arteko solasaldia ardatz hartuta, igande honetan eskainiko dute ikuskizuna 12:30etik aurrera

  • 17
Telmo Irureta zumaiarrak eta Haritz Morrás nafarrak 'Bikarrizketa' izeneko ikuskizuna eskainiko dute igande honetan, Oxford aretoan, 12:30ean hasita.
Bi protagonisten arteko solasaldia izango da antzerkilanaren zutabe nagusia, etxebizitza batean girotuta. 'Bikarrizketa'-k Gaizka eta Xanti pertsonaien bizipen eta gorabeherak aurkeztuko ditu. Hasieran, bakarrizketa txiki bana egingo dute aktoreek sarrera gisa. Haritzek gero Xantiren papera egingo du eta Temok, berriz, Gaizkaren azalean jarriko da. Etxeko garbiketen inguruan arituko dira, baina beste gai batzuk ere ukituko ditu bikote gazteak. Beraz, ondo pasa-tzeko eta entretenitzeko aukera izango du ikusleak 25 minutu inguruko saioan.
Bloga oinarri
Baleikeko web orrian zumaiarrak duen 'Konta daitezkeenak' (http://blogak.baleike.eus/kontadaitezkeenak/) blogean zintzilikatutako bost testutan oinarritu dira gidoia egiteko. «Bertatik testu ba- tzuk hartu eta 'collage' antzeko bat egin nuen 'Bikarrizketarako'. Ondoren Haritz eta bion artean egokitu dugu gidoia».
Donostiako Arte Eszenikoen Tailerran (AET) ezagutu zuten elkar 2012ko ikasturte hasieran. Bertan, hainbat ariketa batera egin ostean elkarrekin ondo baino hobeto moldatzen zirela ohartu ziren. «Gehienetan Haritzek gizajoaren papera egiten zuen eta ni ironiaz burla egiten ziona izaten nintzen, 'el puñetero'. Paper horietan oso eroso sentitu gara beti eta 'Bikarrizketan' ere hala suertatu da», azaldu du Telmok.
Hala ere, aurkeztuko duten an-tzerkian Haritzen pertsonaia ere nahiko 'puñeteroa' dela dio. «Pertsonaien izaeran konpentsatuak gaude zentzu horretan. 'Bikarrizketan' Haritz ez da hain gizajoa».
Pertsonaia hauek kamera aurreko interpretazioa lantzeko egindako ikastaro batean sortu ziren, Eneko Olasagasti aktore eta zuzendaria irakasle zutela. Binaka jarri ziren eszena bat landu eta grabatzeko. Ariketa hartan izan ziren Xanti eta Gaizka lehenengoz.
«Xarma berezia etxean»
Eskolan zeudela bururatu zi-tzaien antzezlan bat prestatzea elkarrekin. Jada hiru alditan aurkeztu dute lan umoretsu hau. Lehenengo aldiz Gazteluko Ostatuan eta ondoren Donostiako Aquariumean eta Tolosako Gaztetxean. Zumaiakoa laugarren aldia izango da, «hemen egiteak xarma berezia du niretzat, nire herrian nago eta jendeak ezagutzen nau», adierazi du Iruretak.
Hitzordua hilaren 31n izango da, 12:30ean Oxford aretoan. Gogotsu daudela azpimarratu du: «urduri ez, oso motibaturik».

No hay comentarios:

Publicar un comentario